Español
  • 40 urte baino gehiago
    banaketak profesionaltasunez eginez

  • Kalitatea banatzen dugu,
    plazera banatzen dugu

  • Bezero bakoitzaren beharrak
    hartzen ditugu kontuan

Nor gara?

BAKAR S.L. aurkezten dizugu, ostalaritzako banaketan ibilbide luzea egin duen enpresa.

2015eko urtarrilaren 1ean jaio zen Urnietan, Gipuzkoako lurraldearen bihotzean. Eta fruitu on oro bezala, bi enpresen bat-egitearekin sortu zen. Barberena Hnos. SL., Antonio Mahedero, 2003tik bateratuak.

BAKAR-ek 26 kidez osatutako lantaldea aurkezten dizuete, non gaitasun ugarik bat egiten duten: 40 urte baino gehiagoko esperientzia banaketa munduan, ostalaritza sektorearen ezagutza, bezero-zerrenda anitza, eta askotariko produktuen hornitzaileak, merkatu gipuzkoarrean eragin nabarmena, eta, batez ere, BAKAR-en izaera mantentzen duen oinarri profesionala: gure bezeroek aukeratutako produktuak zerbitzu onenarekin eta azkartasun handiz banatuak.

Urnietan kokatzen da, Erratzu Industrialdean, eta ostalaritza negozio batek behar duen produktu oro banatzen dugu: ardoak, garagardoak, likoreak, janaria, kafeak, zukuak, olioak...

Ardo-marka propioak ditugu, mahaikoak zein jatorri-deiturakoak, eta bezeroen zein merkatuen behar eta joeretara moldatzen gara,

Gure bezeroek zerbitzu eta banaketa pertsonalizatua jasotzen dute, eta BAKAR-ek atseginez jasotzen du euren poztasuna.

Deitu iezaguzu, gustu handiz erantzungo dizugu.

litro garagardo orduko
ardo botila egunean
kamioi bidean